XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Noble legebiltzarkideak desagertzea onartu du Londresko Lorden GanberakDatorren azaroaren 19an Elizabeth II. erreginak Erresuma Batuko Legebiltzarraren saioa ofizialki irekitzen duenean, han ez dira izango ondorengotza eskubideengatik urteetan zehar izan diren ehunka noble.
Lorden Ganberak herenegun gauean onartutako erreformaren lehen zatiaren ondorioz, 751 lord nobleetatik 92 besterik ez dira geratuko aste gutxi barru.
EZTABAIDA beroa izan zen herenegun Lorden Ganberan, ia 700 urte iraun duen ohiturari amaiera eman behar zitzaiolako.
Tony Blair lehen ministro laboristak Estatuko egituren erreforma sakonari ekin dio
Komunen Ganberarekin batera Erresuma Batuko Legebiltzarra etorkizunean osatuko duen ganberaren nondik-norako zehatzak ez dira hurrengo urtea arte jakingo.
Abenduan zabalduko ditu bere proposamenak erreformaz arduratzen ari den Lord Wakehamek.
Lehen epe batean, Lorden Ganbera berrituak askoz kide gutxiago izango ditu.
Gaur egungo 1.295etatik desagertuko dira markes, konte, duke eta baroi gehienak.
Gaur egun dauden 751etatik 92 besterik ez dira geratuko.
Atzo hasi zen horien aukera. Gainerako kideak
Lorden Ganberako kide gehienek etsipenez jaso dute erreforma, baina garaiak aldatu direla ohartuta, halabeharrez onartu dute.
Horren seinale izan zen
Aldeko botoa eskatu zuen Jay baronesak, ganberako liderrak, bere iritziz Komunen Ganberari dagokiolako erreforma erabakitzea.
Azken bozketaren aurretik istilu txiki batzuk ere izan ziren, Burfordeko kontea garrasika hasi baitzen erreformaren aurka.
Azkenean, 221 lordek proiektuaren alde eman zuten botoa eta 81ek aurka.
Komunen Ganberak tramitea amaituko du orain, eta aste gutxi barru indarrean izango da legea.